Sudergintza.

Berdintasunerako, bakerako, aniztasunerako eta bizikidetzarako ikerketarako eta gizarte- ekintzarako kooperatiba feminista 2016an jaio zen Feminismoan, Giza Segurtasunean, Gatazketan, Bakean eta Aniztasunean arituak diren hiru komunikatzaile eta ikerlariren eskutik. Euskal gizarteari Kosovo, Kolonbia, Kurdistan, Mendebaldeko Sahara edo Ipar Irlanda bezalako prozesuen ikerketan eta laguntzan dugun esperientzia zabala eskaini nahi genion.

Beraz, gatazka sozial eta politikoen konponbide ez-bortitzaren eta ez-militarraren bidez berdintasunezko gizarte bidezkoak eraikitzeak dakartzan erronkei aurre egiteko sortzen da, aniztasunaren kudeaketa eta justizia sozialaren ezarpena ardatz hartuta. Hori guztia, gizarte-prozesuetan laguntzen, komunitate eta kolektibo ahulak indartzen eta politika publiko integralak, intersekzionalak eta feministak diseinatuz, gauzatuz eta ezarriz egiten dugu.