“Politiken koherentzia, Iparra galdu gabe. Armagintza ekoizpen zibil bihurtzeko bidean” argitaratu dugu

Garapenerako politiken koherentzia ikuspuntu integral batetik hartzen den  konpromiso politiko eta instituzionala da, eta gure herritik  kanpo hedatzen diren lankidetza- eta garapen-politikei begiratzen die, askotariko eremuak ukituz, hala nola, merkataritza, nekazaritza, arrantza, migrazioak, ingurumena, segurtasuna eta erosketa publikoa. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Bakearen, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen inguruan konplizitateak ehuntzeko borondatean oinarrituriko estrategiak talka egiten du euskal armagintza ekoizpenak duen inpaktuagatik eta baita ekoizpen hau gatazka-, tentsio- edo okupazio-egoerak bizi dituzten herrialdetara exportatzen denean.

Eusko Jaurlaritzak, 2019ko azaroan, Euskadiko arma-merkataritzari eta –esportazioari buruzko txosten bat aurkeztu zuen, non euskal erakundeek esportazioen gardentasuna nahiz kontrolaren arloan hobekuntzarako  duten eginkizuna aztertzen zen. Ekoizpen mota horren opakutasun eta ondorioen gainean kontzientzia hartzeari dagokionez, zalantzarik gabe egitasmo hura aurrerapausoa izan zen. Hala ere, txostenak ez du arlo honetako merkataritzaren eta garapenaren arteko inkoherentziak gainditzeko benetako bidea irekitzen, industria militarra ekoizpen zibil bihurtzeko behin betiko irtenbide egingarriak ez baitira planteatzen.

Gaztelaniaz eta euskaraz deskargatzeko eskuragarri dagoen working paper honetan, armagintzaren sektoreko industria-ekoizpena beste sektore eraikitzaileagoetara eta bake-eraikuntzaren horizontearekin bat datozen beste sektore batzuetara bideratzeko aukera sakontzen da. Proposamen hori gauzatu ahal izateko, azken lau hamarkadadetan metatutako esperientzia eta jakintzek eraikitako markoa deskribatzen da, azken lau hamarkadadetan mugimendu antimilitaristak, bakezaleak, feministak eta errefuxiatuen aldeko Euskal Herriko mugimenduak egindako ibilbidearen ikusoegia eskainiz.  

Txosten hau Bake-Ekintza Antimilitarista eta Centre Delàs d ‘Estudis per la Pau erakundetako kide den  Iñaki Otamendi Gutierrez ekintzaile antimilitaristak egin du, Emeriaz Elkartea, Sudergintza Kooperativa, Bake Ekintza Antimilitarista eta el Centre Delàs d’ Estudis per la Pau elkarteen arteko sinergien esparruan.